edad
[EDAD proiektua]
EDAD proiektuko material aztertu dut, eta 2DBH-ko ikasleekin “zenbaki oso”-en gaia lantzen ari garenez, gai horri erreferentzia egiten duen materiala aukeratu dut blogean eskegitzeko. Haiei ere blogeko sarreraren esteka luzatuko diet klasean emandakoa etxean birpasatzeko aukera izan daitezen (pena da gaztelaniaz izatea).

Aukeratutako baliabidean goiko erlaitzetan atal ezberdinak bereiz ditzakegu (Hasi baino lehen, Edukiak, …). Atal bakoitza zenbait atazez osatuta dago eta ikaslearen lana ataza guztiak betetzea izango da. Zalantzarik aurkitzen baditu, hurrengo egunean klasean parteka ditzake eta gainerako ikasleek erantzun diezaizkiokete.

Anuncios